SOINU KUTSADURA
-Norvergiako eskola batean emana dute lehen urratsa zarata ekiditeko. Zer egin dute?
Belarri itxurako sonometroak zintzilikatu dituzte gelako paretetan.
-OMEren (Osasunaren Munduko Erakundea) arabera, zenbat dezibel behar dira osasun-kalteak izaten hasteko?
65 dB-etik gora.
-Zein da soinu-kutsaduraren iturri nagusia hirietan?
Motordun ibilgailuak.
-Motordun ibilgailuen zarata gutxitzeko hainbat neurri har daitezke. Hauertariko zein da eragingarriena?
Ibilgailuen kopurua murriztea.
-Zarata dela eta, hainbat salaketa egiten dira. Ba al dakizu zein den gehien salatzen dena?
Pub-ek eta diskotekek sortutakoa.
-Ohikoa da, langileen artean, soinu-kutsadura nozitzea. Halere, bada alderik batzuen eta besteen artean. Ba al dakizu zeinek duen entzumena galtzeko arrisku gehiena?
Diskotekako tabernariak.
-Zein dira EH-ko "gune beltzak" zarata mailari dagokionez?
Errepide, trenbide eta aireportuak.
-2003an, Bilboko 179 taberna, pub eta diskoteketetan, soinu neurketak egin ziren. Ba al dakizu zeintzuk ziren legea betetzen zutenak?
10.
-2003ko Zarataren legeak hainbat betebehar zehazten dizkie 250.000 biztanletik gora dituzten hiriei. Zein, este baterako?
Zarata mapak egin beharko dituzte.
-Legearen arabera, zein tokitan ezin dira egunez 40 dB-ak gainditu?
Eskoletan.