AITORPENA: BALAZTARIK GABEKO BIDAIA
Pasa den urtean nire ama, nire aita, eta hirurok Asturiasera joan ginen. Mendi-irteera bat egin nahi genuen eta "buggy" izeneko mendiko ibilgailu batzuk alokatu genituen. Gida bat zihoan gure aurrean; atzerago nire aita eta ni ibilgailu batean; eta azkenik, nire ama beste "buggy" batean bakarrik. Harritxo asko zeuden bidean eta baita putzu asko ere.
Han ginen eta mendi tontorrera iristean, niri pixka bat gidatzen utzi zidaten (baina lautada batean). Soinu bat entzun nuen gurpilean eta geroxeago, ke beltza atera zen. Gidak gurpilak begiratu zituen eta balaztarekin arazo txiki bat zegoela esan zigun. Behera joan ginenean, geroz eta ke beltz gehiago ateratzen ari zen, baina gidak ez zion garrantzirik eman. Hirian ginen eta gidak denda zuen lekura joan behar ginen, eta horretarako, errepideko aldapa handi bat pasa behar genuen. Aldapa hori beherantz zihoan. Nire aita ez zegoen aldapa jeistea oso segurua zenik, eta balazta eragin zuen; baina ez zebilen! Nire aita eta biok bihurgune bat zuen beherantzako aldapa batean ginen! Gainera, bi norantzako errepidea zen! Nire aitak balazta sakatzen zuen eta eskuko balazta ere! Giltzak atera nahi zituen baina ez zion denborarik eman.
Eskerrak ondoan feria bat egiten ari zirela eta hesi batzuk zeudela! Nire aitak bolantekada itzela eman zuen, ziztu bizian gindoazelako! Eta horrek ibilgailua gelditzea lortu zuen!
Oraindik gogoratzen dut, nola atera nintzen ibilgailutik, negarrez eta oso beldurtuta!